XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.5.1. Basurdea (Sus scrofa).- Ehiza irailaren azken igandetik urtarrilaren azkenera bitarteko larunbat, igande eta jaiegunetara bakarrik mugatuko da.

Ehizarako erregimen komuneko lurretan, espezie honen ehiza hurrengo arauon arabera egingo da:

1.- Ehiza mota hau ihardutean interesatuek 1992.eko irailaren 5a baino lehenago eskari idazkia aurkeztu behar izango dute Nekazaritza Saileko Baso Zerbitzura, Agirre Lehendakaria Etorbidea, 9-2garrena, 48014-Bilbo.

Idazki horretan taldea nortzuk osatuko duten agertaraziko da, taldekide bakoitzaren NAN eta arduradunaren helbide eta telefono zenbakia.

Aipatu eskabidean zozketa egokiaren barruan sartua izateko eskaera bakarrik adieraziko da.

2.- Eskaera guztiak bildu eta zerrenda bat gertutuko da, haiek aurkeztuak izan diren ordenaren araberakoa, irailaren 9an jendaurrean erakusgai jarriko dena.

3.- Halaber, irailaren 9an, aurreko denboraldiko emaitzak kotutan hartuta, 92/93. denboraldian basurdea ehizatu ahal izango den lur eremuen zerrenda jarriko da jendaurrean.

4.- Irailaren 11n, 9 orduetan, eskatzaileen arteko hautaketa ordena finkatzeko zozketa egingo da Baso Zerbitzuko bulegoetan, Agirre Lehendakaria Etorbidea, 9-2garrena, 48014-Bilbo.

5.- Pertsona bat talde batetan baino gehiagotan errepikatuko balitz, horrek hura agertzen den eskabide guztiak baliogabetzea erakarriko luke.

6.- Ehizaketa guztietan Nekazaritza Saileko basozain bana izango da, gutxienez.

7.- Ehizaketetan parte hartu ahal izango duten gehienezko ehiztarien kopuruak ezin izango du bederatzina baino handiagokoa izan, ezta ere hamabost baino handiagokoa haiek eraman ahal izango dituzten txakurren kopurua ere.

8.- Eskatzaile guztiak subrogatu egingo dira ehizaketa garatzen den bitartean gerta daitezkeen balizko urratze edo kalteetan.

9.- Ehizarako erregimen bereziko lurretan, basurdearen ehizarentzat ehiza plan egokian adierazitakoa izango da aginduzko.

10.- Ez da baimenduko emeen ehizarik, berauek umeekin doazenean, ezta basurdekumeena ere.

1.5.2. Otsoa (Canis lupus).- Beronek ganaduari gaitzak sortarazten dizkionean, Nekazaritza Sailak hura kontrolatzeko arau egokiak zehaztuko ditu, bestelako egoeretan otsoa ehizatzea debekatuta dagoelarik.

1.6. Moko-makur espezieko hegaztiak bizirik harrapatzea.

EEE/409/79 Zuzentaraueko 9.1.c. artikuluan eta Naturguneen eta Flora eta Fauna Basatien Artapenari buruzko Legeko 28.2.d. artikuluan oinarrituta, baimendu egingo da, gatibaldian hazteko, Txirriskil arrunta (Serinus serinus), Txorru arrunta (Carduelis Chloris), Karnaba (Carduelis carduelis) eta Txoba arrunta (Acanthis cannabina) espezieetako moko-makurren arrak harrapatzea, hurrengo arauon barruan:

1.- Espezie hauek harrapatzeko aldi baliogarria abuztuaren 15etik urriaren 15era bitartekoa izango da, baina, epealdi honetan zehar, bakarrik larunbat, igande eta jaiegunetan.

2.- Espezie hauek ehizatzean interesatuek eskabide egokia aurkeztu behar izango dute Baso Zerbitzura, Ornitologi Elkarte batek abalatua, bertan beren beregi hauexek agertaraziko direlarik:

a) Eskaria zergatik aurkezten den.